XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - OBRA HIDRAULIKOAK

Telefonia higikorreko basea jartzeko baimen eskaera, Airtel Móvil, S.L.-k aurkeztua

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OBRA HIDRAULIKO ETA HIRIGINTZA DEPARTAMENTUA

Hirigintza eta Arkitekturako Zuzendaritza

Zumarragako Goiburu baserriko terrenoetan, telefono mugikorraren oinarri estazioa jartzeko baimen eskaera (GHI-026/97-J01)

Hirigintza eta Arkitekturako Zuzendari Nagusiak, 1998ko martxoaren 9an, bere zati xedatzaileak honako dioen Ebazpena eman zuen:

Zumarragako Goiburu baserriko terrenoetan, Airtel Móvil S.A.k sustatuta, telefono mugikorraren oinarri estazioa jartzeko baimen eskaera jendaurrean erakustea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hogei laneguneko epean.

Epe horren barruan Foru Aldundi honetako Hirigintza Zerbitzuko bulegoetan azter daiteke espedientea.

Tramiteko egintza delako, ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu

Donostia, 1998ko martxoak 10. -Javier Capdevila Mayoral, Idazkari Teknikoak.